Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
4:45 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

MUGARRA TRIATLOI ESKOLA EZAGUTUZ · «Animatu eta zatoz!», dio Malen Goñi Gorritxategik

Malen Goñi Gorritxategi

Gaurkoan, eta hala eskatu didatelako, Mugarrako Triatloi Eskola ezagutzera eramango dizuet. Eskolan, adin guztietako gazteak daude, 8 urtetik 14 urterarte, hau da, benjamin, alebin, eta infantil mailako gazteak. Noski, 14 urte baino gehiago badituzu ez zaituzte Mugarratik botako, nahi baldin bada, federatu eta klubera sartu zaitezke.

Azpimarratzekoa da edozein apuntatu daitekeela, ez dago inolako frogarik eskola edo klubean sartzeko. Lehen 3 urtetan, entrenamenduak dibertigarriak izaten dira, jolas eta barrez beteak. Behin Infantil mailara pasatzean, gauzak aldatu egiten dira. Nahiz eta giroa berdina izan, entrenamenduak gure erresistentzia gogortzeko daude sortuak. Lehen esan bezala edozeinek hartu dezake parte, baina izerdia eta nekea ziurtatuta daude.

17431380_1886429454967325_837415133_o

Igeriketa entrenamenduak, adinaren arabera 45-60 minutukoak izaten dira, eta bizikleta naiz korrika egitearenak 60-90 minutukoak. Zifra hauek gutxi gorabeherakoak dira, klaseen iraupen entrenatzailearen esku baitago. Mugarra Triatloi Eskolako entrenatzailea Iñigo Lariz da. Iñigo Lariz Azkue, mendi korrikalari eta eskiatzaile ospetsua da, institutuko irakaslea izateaz gain. Nabarmentzekoa da entrenatzailearen arabera asko aldatzen dela ikaslearen inplikazioa. Iñigok entrenamendua dena baino gutxiago ematea lortzen du. Mugarran arnasten den giroa itzela da, guztiz euskalduna, eta nik behintzat lagun berri asko egin ditut. Gainera, urtetik urtera, gure eskolako maila gorantza doa, ikustekoa da 8 urteko ume batek 12ko bat korrikan aurreratzen ikustea!

14566478_1801479096795695_2931298586613682808_o

Karrerei dagokionez, umeak ez gaude behartuta karrera edo txapelketa bakarrean ere parte hartzera. Normalean, Mugarrak antolatzen dituen probatara (laster ospatzen den duatloia esaterako) joatea eskatzen da, baina lehen esan bezala, ez gaude behartuta. Urtean zehar Durangalde inguruan duatloi mordoxka bat antolatzen dira, eta Mugarraren parte hartzea nabarmena da. Behin klubera sartuta, karreren lokalizazioa urrunagokoa izan ohi da. Hala nola: Lekeitio, Mungia, Oñati, Donostia edo Zarautz.

Azkenik, inork triatloi munduan sartzeko interesik badu, guztiz aholkatzen diot Mugarra. Onartu beharra dut ez dagoela ni baino korrikarako aguante gutxiago duenik, baina entrenamendutako giroak eta jendeak aurrera jarraitzera bultzatzen nau. Beraz, animatu zaitez eta zatoz Mugarrara!

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu