Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:24 am,
temperature icon 11°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Berna eta Bernabeitiko auzokideek doako taxiak izango dituzte Bizkaibusek berriro zerbitzua martxan jarri arte

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak herriko auzotaxi zerbitzua handitzea erabaki dute Berna eta Bernabeitiko auzotarrentzat. Horrela, auzo honetako egoiliarrek Eubako geralekura arte taxia doan erabilita joateko aukera izango dute. Zerbitzuak doakoa izaten jarraituko du Bizkaibusek inguruan dituen geralekuak berriro martxan jarri arte. Hau ekaina inguruan gertatuko dela aurreikusten da.

Aipatu lanak N-634 errepidetik Arriandi-Berna auzoetarako sarbideak berrantolatzeko martxan jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Lan hauen helburua segurtasuna hobetzea da baina lanen ondorioz, auzokideak aldi baterako autobus zerbitzurik gabe gelditu dira.

Zerbitzu hau izan nahi dutenak Berna eta Bernabeiti auzoetako egoiliarrak izan beharko dira, auzotaxi zerbitzuaren onuradun izateko baldintzak bete eta udaletxean eskura daitekeen auzotaxi txartela izan beharko dute.

Eskatzaileek zerbitzu hau astelehenetik igandera erabili ahal izango dute 07:30etik 19:00etara, taxilariek ahal duten neurrian (taxilarien telefonoa: 94 673 11 77).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu