Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:07 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 25 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

AMOREBIETA-ETXANO · Aste Santu ostean hasiko dira Ixerbekoa kiroldegiaren estalkia konpontzeko lanak

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ixerbekoa kiroldegia konpontzeko lanak apirilaren erdi aldean hasteko asmoa du.

Aurrekontua 41.500 eurokoa da lanak egiteko epea hiru astekoa. Kirol instalazioan estalkia konponduko da, egun euria denean ura iragazten baita. Horrelakorik gerta ez dadin, lehengoaren gainean txapa berri bat jarriko da.

zornotza iBAN01

PHOTO · Mugalari

Egungo egitura metalikoko kalteak azalekoak dira eta ez diote eragiten txaparen zurruntasun eta gogortasunari. Ondorioz, lehengo txaparen gainean berria jarriko da eta bien artean estalkia isolatuko duen zuntz manta bat zabalduko da.

Era berean, eraikinaren erretenak garbituko dira. Ondoren beira-zuntz manta bat zabalduko da eta honen gainean erreten berriak jarriko dira.

Ixerbekoa polikiroldegia 1

PHOTO · Amorebieta-Etxanoko Udala

Ixerbekoako estalkia konponduta, instalazioetako erabiltzaileen segurtasuna bermatzen da kirol jarduerek hemen jarraitzen duten bitartean, ondoren Betarraganen egongo den Urgozo kiroldegi berrira lekuz aldatuko direnak.

Eraikin berriak 2.000m2 izango ditu eta kirol ekipamendurik modernoenak izango ditu.

Urgozo kiroldegiaren proiektua idazteko laguntza teknikoa kontratatzeko prozedurari hilabete honetan bertan ekingo zaio.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu