Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:52 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

GURE ESKU DAGO · Hitzaldi eta bertso saio interesgarriak Elorrion eta Durangon asteon

Izaskun Ellakuriaga

Elorrio eta Durangoko Gure Esku Dago taldeek hitzaldi bat eta bertso saioa antolatu dituzte asteazkenerako (martxoak 29) Arriola aretoan eta larunbaterako (apirilak 1) Plateruenean.

Politikoki alde banatan dauden bi lagun elkartuko dituzte Elorrion asteazkenean. Floren Aoiz historialaria eta Sortuko kidea batetik eta Xabier Barandiaran soziologoa eta EAJko kidea aurrez aurre jarriko dira erabakitzeko eskubideaz buruz buru eztabaidatzeko. Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da Arriola aretoan eta sarrera librea izango da.

Betsolariak Ibarra Elortza IBAN GORRITI

ARGAZKIA · Iban Gorriti

Durangon, berriz, bertso saioa antolatu dute larunbaterako. Maite Berriozabal berriztarrak ipinitako gaiei kantau beharko diete sei bertsolarik: Andoni Egaña, Igor Elortza, Jone Uria, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Txeber Altube. Sarrera 10 euro ordaindu behar da eta dagoeneko Plateruenan bertan erosi daiteke. Saioa arratsaldeko 7etan hasiko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu