Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:27 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

DURANGOKO BONBARDAKETA · Umeekin gure Historia ezagutzen (I)

Itziar Lasarte (LHko Irakaslea) · Zaloa Ramos (LHko Laguntzailea)

 Zer gustatuko litzaizuke ikastea edo jakitea? Eskolako liburuetan ez dagoen zerbait jakin nahi duzu? Jesuitetako bigarren mailako ikasleei ideia hau asko gustatu zitzaien eta barikutako klaseak horretarako erabiltzea erabaki genuen, zerbait ezberdina ikasteko.

Aste honetan, bihar Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta, Gure Historiaren atal bat ikasten gabiltza. Durangarrok badaukagu hemen gertatutakoaren berri. Baina testuliburuek ez dute ezer esaten.

BOmbardeo 1

Zaloa Ramos, Itziar Lasarte eta umeak Andra Marian.

Gaur goizean Kurutziagara hurbildu gara, orain dala 80 urte gertatutakoaren aztarnen bila. Kalea zelakoa dan aztertu («matematiketan zabalera eta luzeera neurtzen ikasten zabiltzate egunotan, ezta?«), begirada gorantz bota… eta han aurkitu ditugu bonbek egin zituzten lehengoko zauriak: bai kaleko alde batean zein bestean, gure gazteek gertatutakoaz jakitun izan dira.

Batzuk hunkituta (negar malkoak eutsi ezinik) beste batzuk harrituta, eta guztiak galdera askorekin:

Zergatik bonbardatu zuten Durango?

– Ezberdin pentsatzen zutelako. Zuek zergatik egiten duzue borrokan? Eta zelan konpontzen dituzue zuen arazoak?

– Hitz egiten

– Ziur? Ez duzue borrokan egiten?

– Batzuetan…

– Horregatik ez da borrokan egin behar; hau borroka handi baten ondorioa da. Gauzak konpontzeko hitz egin behar da…

Eskolako elizan ere gelditu gara. Gure omenalditxoa egin diegu han hil zirenei. Eskola ez, baina Jesuitetako eliza guztiz suntsituta gelditu zen. Berriz ere, harridura aurpegiak.

IMG_20170330_103834

Kurutziagatik egun hartan hegazkinek egin zuten ibilbidearen zati bat egin dugu. Beti goruntz begira, bonben aztarnen bila. Eta han agertu dira, alde zaharreko hainbat eta hainbat etxeetan.

– Eta berriz gertatzen bada?

– Uste duzue posible dela? Gaur egun, nahiz eta beste herrialde batzuetan gerran egon, badaukagu gauzak konpontzeko beste irtenbide batzuk….

– Baina bihar ez da gertatuko, ezta?

Gertatutakoaren argazkiak ere ikusi ditugu batez ere Andra Marin daudenak. Eta berriz ere, galderak. Eta etxean entzundako istorioak. «Ba nire aittittek esaostan…..«, «Eta niriek….«. Ikusten? Gure historia da: gaur egun garena egin gaituena.

Goizean kanpai hotsak gogora ekarriko digu gertatutakoa. Eta 2. mailakoek ikasitakoa aztertu eta ondorioak aterako dituzte. Baina hori biharko utziko dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu