Haurren minbiziaren aurkako spinning maratoi bat egingo da Abadiñon ekainaren 4an

Mugalari

Biltzen den dirua Gurutzetako ospitaleari emango zaio minbiziaren aurka abiatua duen ikerketarako. 

Udalak eta zenbait elkartek bultzaturik, haurren minbiziaren aurkako elkartasunezko spinning maratoi bat egingo da Abadinon datorren ekainaren 4an. Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, asmoa da Durangaldeko herritarrak gaisotasun horren aurkako borrokan inplikatzea.

Udaletxean gaur eman duen prentsaurrekoan, alboan izan dituelarik Gazteria Arloko  zinegotzia, Ima Zapardiez, eta Kirol Arloko zinegotzia, Eneko Etxebarria, alkateak  argitu du  batzen den dirua  Peque-ropa elkarteari emango zaiola, eta honek bere aldian  Gurutzetako ospitaleari helaraziko diola, haurren minbiziaren kontra abiatuak dituen ikerketa-proiektuetan erabiltzeko.

IMG-20170330-WA0004

Maratoia Matienako Traña plazan egingo da 09:00-12:00 eta 12:30-15:30 ordutegian. Parte hartzaile bakotxak 4 euro emango ditu pedalei eragiten arituko den ordubete bakotxeko. Izena emateko galdetegi bat bete beharko da “pedaleaporunasonrisa.com” web orrian, eta  eman nahi den diruaren transferentzia egin beharko da bertara.  Herriko polikiroldegiko langileak ere  hor izango dira inskripzio horiek egiten laguntzeko. Azkenik, La Caixa banketxeak  kontu bat zabaldu du  “zero ilara” tankeran egin nahi diren dohaintzak jasotzeko.

Eneko Etxebarriak esan duenez, maratoiari jaiegun itxura eman nahi zaio eta beste hainbat ekitaldiz inguratuko da. Hala, goizean herriko txistulari talde bat arituko da, eta  arratsaldeko bostetan  Abadiñoko dantza modernoko talde bat. Bost t’erdietatik  zazpirak arte  kontzertu bat emango du Getxoko Berta Bittersweet abeslariak, bere egunean minbizia izan eta gainditutakoak. Ekimenean parte hartuko dute orobat Abadiñoko kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak, Leioako Peque-ropa elkarteak eta Rhythmic Bikek. Ima Zapardiezek herritar guztiei ekitaldian parte hartzera animatu die eta baita ere “zero ilaren” bitartez laguntzera. Imak ere, Abadiñoko ez ezik, beste herri ezberdinetako talde askok, makromaratoi honetan, lagunduko dutela, azpimarratu du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.