Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
11:59 am,
temperature icon 16°C
Humidity 28 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Memoria historikoa Durangaldean lantzen duten taldeak batuko dira mahainguruan

· Hitzordua: Apirilak 6, osteguna, Durangoko Arte eta Historia Museoan, 18:30ean

Durango 1937-2017 – Bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira antolatu ziren ekitaldietan azkena  ostegun honetan, apirilaren 6an, egingo da. Gerediaga Elkartearen ekimenez, Durangaldean memoria historikoa landu duten eta lantzen dabiltzan taldeak elkartuko dira “Iragana gaurkotzen Durangaldean” izenburua due berrikaldian.

Elgoibar Memoria IBAN 3

· ARGAZKIA · Iban Gorriti

Guztira sei talde izango dira: Gerediaga Elkartea bera, Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkartea, Otxandioko Andikona Kultur Elkartea, Durango 1936 Kultur Elkartea, Zaldibarko Castet eta Elorrion lanean hasi berri den taldea. Aranzadi zientzia elkarteko kideak ere gonbidatu dituzte mahainguruan parte hartzera.

Talde bakoitzak orain arte egindakoa, bere helburuak, izan duten ibilbidea, eskuartean dituzte proiektuak eta aurrera begirako asmoak azalduko ditu. Amaieran, guztien arteko eztabaidari tartea egingo zaio.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu