Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:18 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

EH BILDU ABADIÑO · Energia berriztagarrien alorrean eta udalaren gardetasunean urratsak emateko beharra Abadiñon

Testua · EH Bildu Abadiño

Udal batek, era gardenean, aukera berdintasuna bermatuz eta herriarentzat estrategikoak diren alorrak kontuan hartuz, egin behar ditu kontratazioak eta gastuak. Hori da Abadiñoko EH Bildutik defendatzen ari garena, udal gobernua aurkakoa egiten ari bada ere.

Legeak berak aurreikusten du, udalari suposatzen dion kostuaren arabera, kontratazioak zein esleipen prozesu motaren arabera egin behar diren. Hala ere,  hainbat dira Abadiñoko udalak arau horiek bete gabe kontratatuak dituen zerbitzuak. Horien artean kostu ekonomikorik handiena duena, energia elektrikoaren kontratazioa.

Udalaren gardentasunean bezala, eredu energetikoaren gainean ere hausnarketa eta aldaketa sakona egitea ezinbestekotzak jotzen dugu. Neguko egunik hotzenetan argindarraren prezioa lotsarik gabe igo, eta jatorri ez berriatzagarria duten enpresak kontratatzeari utzi, eta %100 berriztagarriak diren iturrietara igaro.

Udalaren jarduteko modu hau aldatzeko helburuarekin, mozio bat sartu dugu apirilaren 25eko Osoko Bilkuran bozkatzeko. Hauek izango dira gakoak:

•         Legeak adierazitako minimoez gain, udalak jasotzen dituen zerbitzuak eta gastuak herriko gremio eta enpresei aukera berdintasuna bermatuz, eta era gardenean kudeatzeko ordenantza bat lantzea.

•         Hornidura elektrikorako pleguetan, jatorria %100 berriztagarria izatea derrigortzea, eta beste energia eredu jasangarriagoa eta etikoagoa duten enpresek eskaini ahal dutenari balio gehigarria ematea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu