Amorebieta-Etxanok abian jarri du familia eskola

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gizarte ekintzako sailaren bidez, Familia Eskola bat antolatu du hezkuntza emozionalak nerabeen garapenean duen garrantzia ulertzeko eta nerabeen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.

Ikastaroak lau saio izango ditu (ordu t´erdikoak) apirilaren 8, 15, 18 eta 22an egingo direnak Zelatieta Zentroan eta 10-16 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoei  zuzenduta egongo da.

Ikastaroak adimen emozionala lantzeko erramintak eskainiko ditu, baita autonomía emozionala eta harreman interpertsonalak lantzeko tresnak ere.

Saio bakoitzeko bi talde egongo dira seme-alaben adinaren arabera. Lehenengoan 10-13 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek parte hartuko dute 17:00etatik 18:30etara. Bigarren taldean 14-16 urte bitarteko nerabeen familiak egongo dira 19:00etatik 20:30etara.

Parte hartu nahi dutenek izen ematea maiatzaren 3ra arte egin ahal izango dute 94 630 01 90 telefono zenbakian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.