Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:58 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

GURE ESKU DAGO · Elorrion eta Durangon atzotik eman daiteke botua herri-galdeketan

I. Ellakuriaga

Maiatzaren 7an Abadiño, Durango, Elorrio eta Amorebieta-Etxanon herrietako Gure Esku Dago ekimenek deituta herri galdeketak egingo dira. Egun horretan bozka ematea ezinezkoa dutenek, baina, aukera dute aurretik egiteko. Durangon eta Elorrion, esaterako, atzo zabaldu zituzten lokalak.

Bi aste baino gutxiago geratzen da Durangaldeko lau herritan herri galdeketak egiteko. Parte-hartzea sustatzeko ekimen berriak egunetik egunera ezagutzen ari gara. Joan den astean, esaterako, Durangaldeko Spot nagusia eta Elorrion “Erabaki daigun” izeneko bideoklipa argitaratu dituzte.

Horrekin batera, Durangaldeko ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuetako kide eta delegatu sindikalek agerraldia egin zuten herri-galdeketari babesa emanez.

· Botu aurreratua · Durangon eta Elorrion gaurtik eman daiteke botua. Durangori dagokionez, maiatzaren 5era bitartean Artekale kaleko lokala zabalduko dute horretarako 18:00etatik 20:00etara. Hala ere, apirilaren 29an (larunbata), goizez bakarrik zabalduko dute 11:00etatik 14:00etara. Elorrion ere epe berdinean zabalduko dute Berrio-Otxoa kaleko 41. Zenbakian dute lokala botua aurretik eman nahi dutenentzat. Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik lokala Elorrion: goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 5ean, baina, goizez bakarrik zabalduko dute. Gainera, bozka emateko mugikortasun arazorik izan ezkero, laguntzarako telefono zenbaki bat ere jarri dute (688  66 1 483).

Abadiñon eta Amorebieta-Etxanon ere izango da aurrez botua emateko aukera. Abadiñori dagokionez, maiatzaren 2tik 5era zabalduko dute  Gure Esku Elkartearen lokala Traña-Matienako Trañaetxoste 6. Zenbakian 18:00etatik 20:00etara. Amorebieta-Etxanon bi egun jarri dituzte aurretik botua emateko: apirilaren 27an eta maiatzaren 4an,  16:30etik 21:00etara, Aldazabal harategia izan zeneko lokalean.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu