Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:22 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Domekan, Bizikleta Eguna ospatuko da Durangon

Hurrengo domekan, Apirilak 30ean, Duranguesa Txirrindulari elkarteak eta Durangaldeko Bizikleta eskolak, Bizikleta eguna antolatzen dute Durangon.

bizikleta-eguna

Bizkaiko txirrindulari eskoletako topaketa bat izateaz aparte, lasterketa popular bat ere antolatuko da. 6 eta 14 urteko edozein umek parte hartu ahalko dau, 1,3 kilometroko, Fray Juan de Zumarraga, Laubideta eta Galtzareta kaleen tartean egongo den zirkuitu itxi batean. Lasterketa popularra 10:30etan hasiko da inskripzioa 9:30etatik 10-etara izanez Ezkurdi plazan.

Bertan, 6-10 urteko umeek, bi itzuliko proba edukiko dute eta 11-14-ko tarteko umeek aldiz, 4 itzulitako proba. Inskripzioa dohainik izango da eta parte hartzaile guztientzako hornidura eta opari bat egongo da. Parte hartzeko, kaskoa eta edozein motatako bizikleta behar da, mtb, bidekoa etab…

Bestalde, proba popularraren ostean, Bizkaiko txirrindulari eskoletarako zuzendutako proba ospatuko da eta bertan 200 parte hartzaile espero dira. Gainera, Infantil kategoriarentzat ere, Bizkaiko gimkana challengerako puntuagarria den gimkana ospatuko da Ezkurdi plazan. Beraz, animatu parte hartzera, bizikletaz goiz polit bat gozatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu