Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
5:14 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

«Ez dugulako inolaz ere inongo jarrera sexista, homofobo zein xenofoborik onartzen, erabaki dugu Danny Meip-en saioa ez sartzea gure egitarauan»

Testua · Matienako Txosna Batzordea

Matienako jaietako txosnaguneak, jaietako bigarren asteburuko ostiralean (maiatzak 5) Traña plazan iragarrita dagoen Danny Meip DJaren saioa dela eta, hurrengo idatzia kaleratu nahi du:

1. Jakina da Danny Meip Bilboko Back&Stage diskotekako musika jartzaileetariko bat dela. Duela aste batzuk, Bilboko gazte mugimenduak diskoteka honetan jarrera arrazistak salatu zituen ekintza baten bitartez. Antza denez, bertako RRPPen (Relaciones Públicas) whatsapp talde batean hurrengoaz ohartarazten zieten: “Cuidar mucho el perfil de las personas a las que vendéis: no moros ni gentuza” (behean elkarrizketa atxikita). Horregatik, uste dugu mota honetako jarrera klasista eta xenofoboak bultzatzen dituen diskoteka bateko musika jartzailea ez dela gure herriko jaietan saioa burutzeko pertsona egokia.

2. Bestalde, Back&Stage diskotekan jarrera sexistak ere oso ugariak eta konstanteak izaten dira. Emakumearen gorputza erreklamo bezala erabili ohi izan da askotan, eta bertan jartzen den musika gehienetan letra sexistaz josita egoten da. Duela hilabete batzuk, adibidez, diskoteka horretara emakumeek sarrera dohain zuten gaueko 01:00ak arte, eta beste kasu batzuetan, diskotekara sartzen diren lehen 50 emakumeek sarrera dohain izateaz gain, lehen edaria ere dohain izaten dute (behean kartelak atxikita). Lotsagarria, iraingarria eta emakumearen aurkako eraso gogorra dira mota honetako jarrerak, guztiz salagarriak direnak.

Matienako-txosnagunearen-idatzia (2)-1

3. Arrazoi hauengatik eta Txosnaguneak gune askeak direnez, hau da, ez dugulako inolaz ere inongo jarrera sexista, homofobo zein xenofoborik onartzen, erabaki dugu Danny Meip-en saioa ez sartzea gure egitarauan. Honez gain, Abadiñoko udaletxeari eskatzen diogu saio hau bertan behera uztea eta beste musika emanaldi bategatik ordezkatzea. Argi utzi nahi dugu ez dela bere pertsonaren aurkako erasoa, baizik eta bere musikak eta Back&Stage diskotekak zabaltzen dituen jarrera sexista, klasista eta homofoboen kontrako ekimena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu