Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:46 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

250 irakurlek parte hartuko dute ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren irakurraldian bihar Plateruenan

Izaskun Ellakuriaga

Arratsaldeko 6etatik gauerdira Durangoko Plateruena antzokia irakurleen bilguna bihurtuko da. Laugarrenez egiten den ekimenean “Bidaia” izango da gai nagusia eta Euskal Herriko hainbat idazleren lanak irakurriko dituzte partehartzaileek.  Aurreko edizioan egin zuten moduan, aurten ere sorkuntzari tartea egin diote eta irakurle batzuk euren testuak plazaratuko dituzte.

Hitzez-eta

Irakurri bakarrik ez, kantuek, bertsoek eta musikak ere izango dute lekua IV. Irakurraldian. Eten gabeko txandetan, tartekatzen joango dira partaideak eta sei orduko maratoian kantatzeko, musika ikusteko eta dantza saioren bat disfrutatzeko aukera egongo da.

Durangaldeko herri guztietatik etorritako irakurleek parte hartuko dute, baina eskualdeko mugak ere gaindituko ditu aurten. Horregaitik, Bilbo, Eibar, Gasteiz eta lehenengoz Arriatiako talde bat ere izango da Plateruenan. Adin tartea ere zabala izango da, 15etik 85 urteraino.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu