Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:45 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

II. SAGARDO EGUNA · Nahi beste sagardo edan ahal izango da larunbatean Garain

Izaskun Ellakuriaga

Trumoitte Kultur Elkarteak antolatuta II. Sagardo Eguna antolatu dute larunbaterako, maiatzaren 20rako. Arratsaldeko 6etan hasita herriko sagardoa dastatzeko aukera egongo da frontoian eta bost euro ordainduta (edalontzia erosteak balio duena) nahi beste edan ahal izango du bertaratzen denak  Garaiko Zezpala eta Okiltxiki sagardoak izango dira dastagai.

Edariari laguntzeko parrilan egindako produktuak ere izango dira eta sagardoaz gain, aurten, Garain egindako garagardoa ere egongo da dastagai. Ekitaldia girotzeko Dj Bullek pintxatuko du musika.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu