Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:56 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Kirol instalazio ezberdinetan hobekuntzak egin ditu Elorrioko Udalak

Mugalari

San Jose parkeko frontoiaren margoketa edota rokodromoaren prebentziozko mantenimendu lanak izan dira hobekuntzetako batzuk.

Elorriarren kirol jarduera sustatu asmoz, Elorrioko Udalak hainbat hobekuntza egin eta aurreikusi ditu herriko zenbait kirol instalazioetan. Horietako bat, esaterako, San Jose parkeko frontoian egin da, bertako hormak eta lerroak margotuta.

Rokodromoaren instalazioetan ere prebentziozko lan batzuk egingo dira, izan ere, bertako elementu guztien errebisioaz gain, egituran izan daitezkeen arazoak aztertu eta panelak margotuko dira. Lan horien ondorioz, instalazioa beti baldintza egokietan izatea bermatuko da, azken urteetan aipatutako guneek ez baitute behar bezalako mantenurik izan eta baldintza eskasetan aurkitzen ziren.

elorrio

· Futbol zelaia eta aldagelak · Aurrekoez gain, datorren astean Elizaldeko futbol zelaian lan batzuk egingo dira aurreko udan aldatutako zelai artifizialarekin zenbait arazo izan ostean. Lan horiek ez dute inolako kostu gehiagarririk izango udalarentat, zelaia aldatzeko adjudikatu zen enpresak izango baitu horren ardura.

 Gainera, duela aste batzuk Udalak eta BPXport Kirol Zerbitzuak izeneko enpresak akordio bat lortu dute futbol zelaiko jokalariek udako igerilekuetako aldagelak erabili ahal izateko. Akordio horri esker, aste batzuetatik hona bukatu egin dira futbol talde ezberdinek asteburuetan aldagela kopuruarekin izaten zituzten arazoak.

 Hobekuntza horiez gain, aurreko asteburutik hasita Herri Ikastetxeko kirol instalazioak erabiltzeko aukera dago. Udalak eta ikastetxeetako zuzendaritzek lortutako akordioaren ondorioz, herritarrek instalazio horiez gozatu ahal izango dute eskola ordutegitik kanpo.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu