Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:28 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Euskal Eskola publikoaren jairako eta Ibilaldirako autobusak antolatu ditu Abadiñok

Abadiñoko Udalak autobusa antolatu gura dau berton, herrian, erroldatutako bizilagunentzat, ekainaren 4an Gasteizen egingo dan Euskal Eskola Publikoaren jairako edota maiatzaren 28an Mungian ospatuko dan Ibilaldira joateko, Euskera zinegotziak.

euskal-eskola

Zerbitzua gauzatu ahal izateko gutxienik 25 lagunek emon behar dabe izena (gehienez, 55), maiatzaren 24a bitartean, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan, 4 € ordainduta. Horretarako izena emoteko orria bete behar da, adin txikikoen kasurako atala daukana. Agiri hori bi toki horietako edozeinetan jaso daiteke. Plazak betetzen badira ez da beste izen-emoterik onartuko. Urteera, bi kasuetan, goizeko 9etan, Txanporta plazan eta Traña-Matienako autobus geltokian, eskolen aurrean. Bueltan, 19:00etan urten Vitoria-Gasteiztik zein Mungiatik. Abadiñon, 2017ko maiatzaren 19an

Argi Abadek, Euskera zinegotziak, animatu dio jendeari autobus hauek erabiltzen jai hauetara joateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu