Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
9:33 am,
temperature icon 10°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

GUTUNA · Kontzertu klandestinoa (Plenazoa Durangon)

Testua: ‘Plenazoa Durangon’

Programa politikoetan berdintasuna sutsuki aldarrikatu eta eraso matxisten kontra udal kanpainak dinamizatzen dituzten horiek,  irmoki adierazitakoak bete ordez, silik geratzen dira. Fran Garate, Durangoko  Alderdi Popularreko zinegotzia, sexu-erasoak egotzita atxilotua izan zen eta gaur egun, oraindik ere, Udalean jarraitzen du. Non daude emakumeon eskubideak? Non daude  hainbeste aldarrikatutako indarkeria sexistaren aurkako jarrerak?

Badira hilabete batzuk, mugimendu feministako kideok eta aliatuak egoera hau salatzen hasi ginela. Gertakizun honen harira, birritan hurbildu gara plenora bere kargua utz dezan exijituz. Bi mozio ezberdinetan Udal gobernuari eskatu zaio arduraz jokatzeko; lehenengoan, dimisioa eskatuz eta bigarrenean, liberazioa kentzea aldarrikatuz. Hau da, finean, beraien programa politikoetan esandakoa betetzea eskatuz. Zoritxarrez ez da horrela izan eta gobernua osatzen duten bi alderdiek, EAJ-PSE, muzin egin diote herritarren errebindikazioei.

Gauzak horrela, herritarrok batu eta entzungor aritu den udal gobernuari kantatu diogu, gobernu taldearen aurrean desobedientzia jarrera hartuz kontzertua emanez.

> Noticia relacionada

GUTUNA · Kontzertu klandestinoa (Plenazoa Durangon)

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu