ECO

Kutsadura neurtzeko gailuak jarri dituzte Elorrion

elorrio

ECOMugalari 

Udalak Eusko Jaurlaritzari hala eskatuta, airearen kalitatearen azterketa kanpaina martxan da.

Elorrioko airearen kalitatea ezagutu asmoz, Elorrioko Udalak Eusko Jaurlaritzari kutsadura neurtzeko eskaera egin zion duela hilabete batzuk. Itxaronaldiaren ostean, dagoeneko herriko bi guneetan, Txanberi eta Goieta kaleetan, hain zuzen, airearen kalitate maila neurtzeko gailuak jarri dira.

“Hainbat herritarrek adierazitako egonezina kontuan hartuz, udal gobernu talde honek Elorrioko aireak legeak ezarritako mugak gainditzen ez dituela ziurtatu nahi du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzari duela hilabete batzuk airearen azterketarako neurgailuak jarri zitzan eskatu genion. Kanpaina jada martxan da eta orain, emaitzak ezagutzen ditugun heinean aurrerantzean eman beharreko pausoak finkatzen joango gara. Edonola ere, kutsaduraren iturri nagusienetako bat industria jarduera dela jakinik eta poluzioa murriztu asmoz, herriko enpresekin elkarlanean ari gara dagoeneko”, adierazi du Xabier Dominguez alkateorde eta Ingurumen arloko zinegotziak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.