Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
4:08 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangoko KIUBean 700 erreklamazio baino gehiago tramitatu dira jadanik 2017an

Mugalari
Neurri hau martxoan burututako plenoan onartu zen eta maiatzean gauzatu da. Ondorioz, maiatzaren 16tik langile bi ari dira kontsumo bulegoan lanean. Europako Auzitegiak finantza erakundeei mailegu-hipoteketan gehiegizko zoru klausulen aplikazioagatik eta bestelako finantza klausula batzuengatik kobratutako diru guztia bueltatu behar zutela epaitu zuenetik bulegoak kudeatutako bitartekaritzak bikoiztu egin dira.

OMIC Mancomunidad IBAN GORRITI

Hori dela eta urtarrilean Amankomunazgoak erreklamazio hauek astearteetan goizez eta ostegunetan gioz eta arratsaldez aurretiazko hitzorduarekin bideratzea erabaki zuen. Aurretiazko hitzordua hartzeko edo kontsultak egiteko omic.mdurango@bizkaia.org edo omic2.mdurango@bizkaia.org helbideak edo 946202707 telefonoa (8:30etatik 10:00ak arte) erabil daitezke. Gainontzeko erreklamazioak astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dira aurrerantzean ere, aurretiazko hitzordu gabe.

Zerbitzua indartzearen lehen helburua bulegoak tramitatu beharreko espediente kopuru handiari irteera ematea da, eta ondoren, bankuetako erreklamazioak egiteko aurretiazko hitzorduetarako epea murrizten saiatuko da Amankomunazgoa.

Durangoko KIUBean 700 erreklamazio baino gehiago tramitatu dira jadanik 2017an. Bilboko Kontsumo Bulegoak, esate baterako, 450 erreklamazio egin ditu aurten, eta Ezkerraldeakoak 200 inguru. Datu hauek bulegoak egiten duen lanaren garrantzia adierazten dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu