Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:23 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak ongi etorria eman die Zornotza Saskibaloi Taldeko jokalariei

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udalbatzak, alkatea, Andoni Agirrebeitia, buru zela, harrera egin zien atzo arratsaldean  Zornotza Saskibaloi Taldeko jokalariei, egin duten denboraldi arrakastatsua aintzatesteko.

zornotza

Urrezko LEB Ligara igotzeko lau kanporaketa-partida jokatzea lortu ondoren, taldea etxera itzuli da, urrezko ametsa ia egi bihurtuta.

Alkateak, Udalbatzako zenbait zinegotzirekin batera, taldekide guztiak zoriondu zituen egin duten “denboraldi historikoagatik, zeinak zale guztien ametsak piztu dituen”, eta animatu ditu lehiatzen jarraitzera, hurrengo denboraldian arrakastak lortzen jarraitu dezaten. Andoni Agirrebeitiak adierazi zuen “oso arro” dagoela Mikel Garitaonandiak zuzentzen duen taldeak egindako ibilbideaz, “ahaleginez eta gogor lan eginda” iritsi baita horraino.

Zornotzako taldearen presidenteak, Joxe Etxebarria Intxaustik, eskerrak eman zizkion alkateari kluba hartzeagatik, bai eta jarraitzaile guztiei ere, liga osoan zehar ondoan izan baitituzte. Eskerrak luzatu zizkion ere Amorebieta-Etxanoko herritarrei, zale handiak direlako eta taldea babestu dutelako partida guztietan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu