Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:44 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Ostiral honetan irekiko dira Elorrioko udako igerilekuak

Mugalari

Erabiltzaileen ekarpenei esker, hobekuntzak egin dira instalazioetan. Besteak beste, iazko belartza gune berrian zuhaitzak landatu eta jesarlekuak zein etzaulkiak uzteko gunea atondu da. Ekainaren 16ean, ostiral honetan, ateak zabaldu eta irailaren 17ra arte zabalik izango dira Elorrioko udako igerilekuak, Eleizalden.

igerilekuak

Zerbitzua hobetzen jarraitu asmoz, hainbat hobekuntza egin dira herritarrek eginiko iradokizuei esker (48 ekarpen eta 28 formulario). Besteak beste, iaz atondu zen belartza gune berrian zuhaitzak landatu dira. Horrez gain, jesarlekuak zein etzaulkiak uzteko gunea atondu da herritarrei autorik gabe hurbiltzera animatzeko.

“Igerilekuak zabaldu zirenetik, urtez urte hainbat hobekuntza txiki egin behar izan ditugu instalazio hauek elorriarren beharrak bete ditzaten. Hobekuntza horiek egiterako orduan, uste dugu ez dagoela modu hoberik erabiltzaileen iritziak zein iradokizunak jasotzea baino. Gauzak horrela, uste dugu gutxinaka hobetzen goazela hasiera batean aurkitu genituen hainbat eta hainbat akats. Norabide horretan lanean jarraituko dugu”, azaldu du Dani Palacios Kirol arloko zinegotziak.

Bazkide kanpaina martxan dago dagoeneko, beraz igerilekuetara harpidetu nahi duen edonor dagoeneko kiroldegiko harrera bulegora hurbildu edota igerilekuko harrerara hurbildu ahalko da ostiraletik aurrera. Gainera, instalazioak egoera on batean mantendu eta hurrengo urterako hobekuntzak ezartzeko, udalak kexak edota proposamen berriak helarazteko aukera ematen jarraituko du igerilekuetako sarreran izango den postontzi baten bitartez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu