Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
12:32 am,
temperature icon 14°C
Humidity 81 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

FRONTOIA EZ DUTE BOTAKO · Kurutziaga Ikastolako ikasleen memoriak eraikin zaharraren hormetan jarriko dituzte

Izaskun Ellakuriaga

 Datorren ikasturtera begira, Kurutziaga Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikina eraberritu egingo dute. “Karrajua” izenarekin ezaguna den espazioak askoren memoriak gordetzen ditu horma artean, eta orain horiek hormetara eramanez agur berezia egin nahi diote.  Baina frontoia ez dute botako (aste honetan argitaratu dugun albistean oker jarrita zegoen), frontoi alboko eraikin zaharra da eraberrituko dutena.

ikastola

Dagoeneko ikasle eta irakasleak hasi dira horietako batzuk idazten, margotzen eta hormetan uzten. Kurutziaga Ikastolatik, baina, berrogei urtez ikasle, irakasle eta guraso askoren aterpe izan den eraikinean euren memoriak jasotzeko asmoa dute eta horregaitik behin Kurutziaga Ikastolan ibilitakoei euren «istorioa» uztera dei egin nahi diete.

Deialdia gaur (ekainak 16) Kurutziagan egingo den Ikastolaren Jaiarako egin dute, Arratsaldeko 18:00etatik 22:00etara. Hala ere,  bakoitzak bere aztarna uzteko edozein une edo momentu ona dela gaineratu dute.

frontoia

Frontoia ez da botako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu