Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
11:04 am,
temperature icon 11°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

BIDEOA · Nebrashka, Durangaldeko rock talde berriaren aurkezpena

Nebrashka, rock talde sortu berria aurkezten dizuegu, esperientzia handiko Durangaldeko 5 musikarik osatu dutena.  Alerta, Tuesday Evenings, Sybaris, Sermonds eta Yoko Out geltokietan izan dira.

Nebrashka

Markus, Gorka, Basti, Alain eta Txerra dira Nebrashka.

Iokin Elortza

· Iokin Elortza Seiurte taldeko abeslaria da

Errez antzematen da eskarmentu haundiko jendea dagoela rock proiektu berri honen atzean. Durangaldeko musikari hauek, badakite abestien muina ona denean hobe dela adarretatik ez galtzea, eta hori egiten dute aurkezten dizkizguten bi abesti hauetan “Animaliak gara” eta “Bizimina”, rock abesti sendoak, trinkoak, eta garaileak. Bietan, gitarra zorrotzak, intentsitatearekin dantzan doazen base erritmikoak eta zartatuko zaituen ahotsa, sendo eta urratua, aurkituko dituzu.

Nebrashka-k Estatu Batuetara eramango gaitu, basamortuetako errepide galduetan azeleragailua zapaltzera gonbidatu, eta bide bazterretako Motel zikinetan lo egitera behartu, baina eskertuko dugu bidai guztian zehar euskara bidailagun izatea.

Nire uste apalean, aurkezpen honetatik garaile irtetzen dira, musikan hainbeste urte eman eta gero bizirik jarraitzea garaipena delako, aurkezten dizkiguten bi abestiak garaileak direlako, eta kotxean azeleragailua zapalduz beraien musika entzuten doan entzule berri bat naizelako. Abestiak entzun eta etorkizun oparoa ikusten diot taldeari. Zalantzarik gabe irabazi dute.

Roberto Moso

· Roberto Moso es cantante del grupo Zarama

A veces ocurre. No necesitas más que algunos acordes y escuchar los primeros versos para intuir que esa banda, ese grupo de músicos que ha decidido ponerse a soñar juntos, tiene algo. No es sencillo ponerse a diseccionar las causas. Alguien dirá que es la capacidad para compenetrarse, ese otro podrá énfasis en la originalidad, siempre será vital componer buenas canciones, como en los coctails, con la cantidad adecuada de cada elemento y sin que ninguno se pase de la dosis necesaria.

A mí Nebrashka me han contagiado desde el minuto uno su «bizimina». Es como si yo mismo me viera ahí dentro, como si supiera que esa banda podría ser la mía. Mucha suerte (ingrediente necesario). Como dicen los anglosajones: «Have Fun and money will come» (y si no viene, que os quiten lo bailao).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu