Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
8:54 am,
temperature icon 9°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Abadiñoko Udalak baserri auzoetako leku interesgarrienak markatuko ditu kartelen bidez

Mugalari

· Berdin egingo du herriko baserritarren ekoizpen nagusiekin

Abadiñoko Udalak  panelak, zutabeak eta interpretazio mahaiak jarriko ditu  Mendiola, Goxentzia, Sagasta eta Untzillan, gune horietako ibilbideak eta paisaia eta kultur ondarea ezagutarazteko. Seinaleak jarriko dira, baita ere, herriko bost bat baserritan, euretan ekoizten diren produktuen berri emateko eta “ekimen berritzaile” horren bidez herritarrengana hurbiltzeko baserrietako produktuak, Iñaki Rekalde Landa Garapen, Turismo eta Merkataritzako zinegotziak esan duenez. Datorren urtean seinale horiek baserri auzo guztietan ipiniko dira.

Iñaki Rekalde

Iñaki Rekalde.

Lehenbiziko seinaleak ondoko bi hiletan jarriko ditu Vacceo Integral de Patrimonio S.L. enpresak, berak irabazi baitu lan hori egiteko kontratua 11.837 eurotan. Rekaldek azpimarratu egin du auzo horietako altxorrak ezagutaraztearen garrantzia. «Abadiñoko baserri guneak aukera bikaina ematen dute txangoak egiteko, baina nekez egin daiteke txangorik bideak ezgutzen ez badira. Ekimen honekin  auzo horiek  herritarrengana hurbildu nahi ditugu, turismo jasangarria bultzatzeko estrategia bat bezala», esan du.

· Baserrietako ekoizpenak · Garantzitsua iritzi dio, baita ere, auzo horietako baserrietako ekoizpenak ezagutarazteari. «Ipiniko ditugun seinaleek  baserri horien berri emango dute eta euretan egiten diren produktuak -gazta, txakolina eta eztia- ezagutaraziko dituzte. Hala, ibilbide horiek egiten dituzten lagunek  argi izango dute non erosi daitezkeen jangai horiek», argitu du.

Seinaleetan  baserrien izenak ere agertuko dira, ezagutu, erabili eta mantendu daitezen.

Ekimen honek jarraipena izango du datorren urtean, zeinetan seinale berdinak ipiniko diren Gaztelua, Gerediaga, Irazola, Lebario eta Urkiolan ere. «Gure asmoa da legealdi honetan  Abadiñoko baserri auzoetako toki, ezaugarri eta ekoizpen interesgarrienak  seinale bidez argi markatuta uztea», esan du Rekaldek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu