Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
11:23 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Garaiko altxorrak ezagutzeko bisita gidatuak

Izaskun Ellakuriaga

Garain Santiago eta Santa Ana jaiak ospatzen dituzte. Jaien atarian, herriko altxorrak erakusteko ibilbidea atondu du Udalak. Gerediaga Elkarteari enkargua egin eta ordu t’erdiko bisita diseinatu dugu. Valentin Zubiaurreren erretratu bat berriro ikusgai jarriko da udaletxean.

Garai ikuspegia

ARGAZKIA · Txelu Angoitia

Uztailaren 22an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua.

  • Udaletxe aurrean elkartu eta elizatea baten ezaugarriak zeintzuk diren eta Durangoko Merinaldean izan zuten ordezkaritza zein zen azalduko zaie partaideei.
  • Eleizabarrin jarraituko du bisitak eta hain herri txikian bi parroquia zergaitik dauden azaltzeko balioko du. Arkitektonikoki duen garrantzia ere ezagutzeko aukera egongo da.
  • Udaletxera bueltatu ostean, elizate bateko udaletxeko ezaugarriak ezagutuko dituzte, tartean aginte ikurra – txuzoa – eta Zubiaurretarren garrantzia gogoratzeko tartea izango da. Urte askotan Eleiz Museoan berritzen eta depositoan izan duten Valentin Zubiaurreren erretratua ikustea aukera izango da.
  • San Migel elizan jarraituko du bisitak hileta erritoen gaineko bitxikeriak eta eliza honetan ere Zubiaurretarren lanak ikusiko dituzte.
  • Garaiko kanposantu neoklasikoan amaituko da bisita gidatua.
bty

Valentín Zubiaurre.

· Valentin Zubiaurreren erretratua · Bilboko Eleiz Museoak Valentin Zubiaurre musikariaren erretratua bere funtsan gordeta izan du orain arte. Izen bereko bere semeak margotutako oihal gaineko olio-pintura da. Garaiko San Migel parrokiak 2013an utzita zion museoari, zaindu, gorde eta ikasteko. Eleiz Museoan barriztu ondoren, Garaiko Udalak herrira deposito modura bueltatzeko eskatu du. Aurrerantzean, Garaiko udaletxean izango da ikusgai. Uztailaren 22an antolatuko den bisitan erakutsiko dute lehenengoz herrira ekarri eta gero.

· Bisita gidatuan izena-ematea · Bisita gidatuan izena-ematea doakoa da, baina leku kopuru mugatua denez aurrez izena eman behar da:

Emailez: epi@gerediaga.eus / Telefonoz: 673005981

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu