Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:22 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Abadiñoko udalak lizitaziora atera du Matienako jubilatu egoitzako tabernaren ustiaketa

Abadiñoko Udalak lizitaziora atera du Traña-Matienako Jubilatu Egoitzako tabernaren ustiaketa. 2010ean egoitza hori eskola ondoko bere egungo kokagunean zabaldu zenetik, eskolako zuzendaritzak eta tabernako esleipendunak elkarren artean sinatutako hitzarmen baten bidez kudeatu izan da lokala. Orain, lizitazioa eginez, asmoa da edonork izan dezala aukera tarberna hori eramateko, Jose Luis Navarro alkateak esan duenez. Eskaintzak  irailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira Abadiñoko Udaletxean.

Hogar1

ARGAZKIA · Mugalari

Udalak ezarritako baldintzen arabera, esleipendunak tabernaren ardura hartuko du bi urtez, esleipena beste bi urte luzatzeko aukerarekin. Epe horretan, bera arduratuko da garbi eta txukun edukitzeaz Jubilatuen Egoitza osoa, ileapaindegia kenduta, eta terraza.

Zerbitzu hori esleitzean Udalak  kontuan izango du bai  aurkezten den eskaintza ekonomikoa, bai esleitzaileak ostalaritza arloan daukan esperientzia, langileen prestakuntza, eta bezeroak Egoitzara erakartzeko proposatzen diuen ekintzak, beste zenbait gauzaren artean.

Matienako Jubilatuen Egoitzan badira hainbat gela eta zerbitzu: uleapaindegia, sukaldea, bulegoa, tabernako barra, aretoa eta gela didaktiko bat.

Taberna ustiatzeko baldintzen Plegua Abadiñoko Udalaren web orrian dago jarrita (www.abadiño.org).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu