Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:11 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 29 Km/h

Iurretako Udalak frontoi txiki bat sortuko du Maiztegi eskolan

Aurten ere Iurretako Udalak udako oporretan hainbat hobekuntza egingo ditu Maiztegi Eskolan. Horrela, eskolako zuzendaritzarekin hitz egin ondoren gelen isolatze termikoa eta akustikoaren baldintzak hobetzen jarraituko du baina beste hobekuntza batzuk ere egingo ditu, adibidez ur irazpena ekiditeko, eta frontoi bat sortuko du eskola esparruan.

Maiztegi

Beraz, eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta berokuntza elektrikoaren gastua murrizteko lehenengo solairuko lehioak aldatuko dira daudenak kenduz eta berriak jarriz beira bikoitza, isolamendu termiko eta akustikoarekin. Obraren aurrekontua 35.000 eurokoa izango da.

Bestalde, estalkia duen gunean ere zenbait hobekuntza egingo dira eta bertako hodiak eta zorroten aldaketa egingo da ur irazpena ekiditeko. Gune hau kolore ezberdinekin ere margotuko da eta frontoi txiki bat egingo da 7×18 metro ingurukoa. Guzti honek 20.000 euroko aurrekontua izango du.

· Markesina · Horretaz gain, markesina bat jarriko da umeen kotxeak izteko. Honek hormigoizko oinarria izango du egurrezko estaltzearekin. 5.000 euroko kostua izango du.

Iurretako Alkatea den Iñaki Totorikaguenak adierazten duen bezala “udaletik Iurretak kalitatezko eskola publikoa izateko apustua egiten dugu. Hau dela eta, dagoen hornikuntza baldintza egokiak behar ditu eta batez ere eskolako beharrei egokitu behar da. Beraz, bertako zuzendaritzarekin  horrela adostuta margotu egingo dugu eta frontoi bat eta umeen kotxeak gordetzeko markesina ere jarriko ditugu”.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren 21.000 euroko diru-laguntza izan du eta uztailaren bigarren hamabostaldia eta abuztua bitartean egingo da ikasturte hasieran dana prest egoteko.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu