Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:20 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Otxandioko Udalak bonbardaketaren egileen aurkako kereila jarriko duela iragarri du

logoa

Testua · Durango 1936 Kultur Elkartea

· Durangok jarritako kereilaren ondoren, laster batean, Otxandiok, Elgetak eta Arrasatek ere abiaraziko dute bide bera

Urtzi Armendariz Otxandioko alkateak 1936ko uztailaren 22ko bonbardaketaren egileen aurkako kereila Epaitegian jarriko duela iragarri du, gertaera genozida gizateriaren aurkako krimentzat harturik.

Jon Lasuen Otxandio IBAN GORRITI

Jon Lasuen Goikolea Otxandio-ko bonbardaketaren lekukoa da. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

 

Orain dela 81 urte gauzatutako erasoak 61 hildako baino gehiago eragin zituen Andikona plazan, gehienak umeak eta herritar arruntak, eta historia liburuen arabera ekintza hau Europan biztanleria zibilaren aurka egindako lehen bonbardaketa moduan aipatzen da.

Alkateak gogor salatu du egunokin prentsan Otxandioko bonbardaketa gerra-ekintzatzat hartzen eta hildakoak alboko-kalte tamalgarritzat jotzen zuen iritzi-zutabea, gertaera gizateriaren aurkako krimen legez ezin daitekeela hartu aldarrikatuz.

· Ekitaldi hunkigarria · Ehunka eta ehunka herritarren aurrean adierazi du kereila jartzearen asmoa Urtzi Armendariz alkateak, 81. urteurreneko ekitaldi hunkigarrian (2017-07-23). Kereila jartzeko asmoa lehenbailehen gauzatzea nahi du alkateak.

Durangok jarritako kereilaren ondoren, laster batean, Otxandiok, Elgetak eta Arrasatek ere abiaraziko dute bide bera.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu