Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:37 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

EH BILDU: «Traña-Matienako Pino plazako jolas parkea itxita egoera arriskutsuan dagoelako eta obra lizitatu barik oraindik»

EH BILDU LOGO

Testua: EH Bildu Abadiño

Aurreko ostiralean, irailaren 7an, Pino plazako jolas parkea hesiz inguratu zuten, jolas parkea berriztu arte itxita egongo zela adieraziz.

Hirigintza batzordean gai honi buruzko azalpenak eskatu genituen, eta alkateak azaldu zuen jolas parkea ixteko erabakia seguratsun faltagatik hartu zela eta ez gunea berrizteko lanak hasi behar zituztelako.

IMG-20170913-WA0002

ARGAZKIA · EH Bildu Abadiño

Alkateak berak aitortu zuen oraindik ere jolas parkearen berriztatzea esleitu gabe dagoela, eta hortaz zenbait egun edo aste beharko direla lanei ekiteko.

EH Bildutik, gure kexa adierazi nahi dugu udal gobernua herriko hainbat ume eta familien aisialdiarekin eta segurtasunarekin egiten ari den kudeaketagatik:

  • Denbora luzean zehar egon izan da eremua baldintza ez egokietan, eta hartu izan diren behin behineko neurriek ez dute egoera hobetu.
  • Ez da aurreikuspenik egon, gunea itxita egotera iritsi da segurtasuna bermatu ezin delako, eta obrak oraindik ere esleitu gabe daude.
  • Udal gobernuak jolas gune berriaren diseinua erabiltzaileak eta oposizio kontuan hartu gabe egin du.
  • Ez da baloratu eremua estaltzeko aukera, era horretan egun euritsuetan umeei jolasteko aukera eskainiz.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu