Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:31 am,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Zabalik da Durangoko Bizenta Mogel bibliotekako ekintzetan izena emateko epea

· Izena emateko epea, irailaren 11tik 22ra da

Bizenta Mogel bibliotekak urrian hasi eta ekainera bitartean izango dituen ekintzen berri eman nahi du. Ekintzak haur zein helduentzako dira. Urtero bezala, Bibliotekan klasiko bihurtu diren, «Azalerako ipuinak» tailerra, haurrentzako irakurketa klubak, helduentzako irakurketa klubak eta idazketa tailerrak izango dira. 

Gainera, aurten, ekintza berri bi proposatzen dira: «Jolastu, ikertu, galdetu pentsatu! Elkarrekin filosofatzen» haurrentzako filosofia tailerra eta helduentzako «PhotoHitzak» deituriko argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen tailerra.

Luces biblio 1

Durangoko biblioteka. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu