Azaroaren 12n Durangon izango da Euskal Herriko zazpi lurraldetan burutuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioetako bat

Izaskun Ellakuriaga

Aste honetan aurkeztu du Bertsozale Elkarteak Euskal Herriko Txapelketa Nagusia. “Euskararen lurralde osoan” egingo den txapelketa izango dela nabarmendu dute.  Irailaren 23an hasi eta abenduaren 17an amaituko da. Finala, laugarrenez, BEC-en egingo da. Tartean, 13 bertso saioetan erabakiko da, finalean izango diren zortzi bertsolarien izenak. Horietako saio bat, Durangoko Landakogunean egingo da, finalaurreko lehen faseko laugarren saioa.

Maite Berriozabal MUgalari IBAN

Maite Berriozabal berriztarra. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Durangaldeko partehartzeari dagokionez, lau dira oholtza gainean izango diren bertsolariak: Mallabiko Beñat Ugartetxea, Iurretako Eneko Abasolo, Berrizko Miren Amuriza eta Durangoko Igor Elortza.  Beñat Ugartetxea izango da lehenengoa oholtza gainean; irailaren 23an, Baigorrin egingo den lehen kanporaketan kantatuko du. Eneko Abasolori eta Miren Amurizari Zallako kanporaketan egokitu zaie, irailaren urriaren 7an. Igor Elortza, berriz, finalaurrekoen lehen itzuliko lehen saioan kantatuko du, urriaren 28an, Bastidan.

Bertsolarien artean ezezik, gai jartzaile taldean ere Durangaldeko ordezkaritza badago. Amaia Ugalde elorriarra eta Maite Berriozabal berriztarra dira.

Bertsozale.eus webgunean eskuratu daiteke txapelketari buruzko informazio guztia. Sarrerak ere dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,