Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:37 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak argitaratu ditu euskara eta gizarte ongizate arloko diru-laguntzen deialdiak

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara eta gizarte arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratu berri ditu.

Euskara arloan, alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten. Gizarte arloan aldiz, nazioarteko kooperazioak garatzeko proiektuak eta desgaitasun intelektuala dituen pertsonak gizarteratzeko proiektuak lagunduko dira.

Mancomunidad IBAN GORRITI 12

Kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntzak: helburua eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da. Hala, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten eta enpresa txikitzat (50 langiletik behera) jotzen diren establezimenduek diru-laguntza jasoko dute, 2017an kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jarri badituzte. Guztira 3000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetarako eta onuradunek, gehienez 500€ jaso ahal izango dituzte.

Euskara sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzak: Deialdi honen xedea da entitateei edo irabazi asmorik gabeko elkarteei 2017an euskara sustatzeko ekintzak garatzen laguntzea. Diru-laguntza jaso ahal izateko, programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu beharko dira; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. Guztira 10000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Amankomunazgoaren webgune nagusira (www.mdurango.org), Euskara Zerbitzuaren webgunera (www.durangaldeaeuskaraz.eus) edo 946232522 telefonora.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko irabazi asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzak: Diru-laguntza hauek hiru helburu dituzte: desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia bultzatzea, kirolaren bidez, aisiaren bidez edo konpainia egitea, familiek atseden hartzeko tarteak izan ditzaten. Deialdi honetarako 30000€ bideratuko dira.

Garapenerako lankidetzako proiektuak eta garapen bidean dauden herrialdeetako haurrentzako aldi baterako egonaldientzako emandako diru-laguntzak: deialdi honetarako 20000€ bideratuko dira.

Informazio guztia www.mdurango.org web orrian.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu