Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:55 am,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Ireki da Elorrioko Eskola Kirolean izena emateko epea

· Berdintasunean, inklusibitatean, euskaran eta gaztetatik kirol zehatz batean ez espezializatzea bultzatu nahi dute arduradunek.

Urtero bezala, Elorrioko gaztetxoenek Eskola Kirolean izena emateko aukera daukate dagoeneko. Kirolaren bitartez hezteko helburua daukan proiektu honek jarduera ezberdinak proposatuko die ikasturtean zehar herriko gaztetxoenei.

Elorrio

Horretarako, izen ematea irekita dago irailaren 25era bitartean, ekintzekin urriaren 5ean hasteko asmoa baitute arduradunek. Umeek beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak sendotu eta herrian ohikoak ez diren kiroletan aritzeko aukera izango dute,

“Jarduera fisikoa egiteaz gain, umeek lehiakortasunetik haratago doazen hainbat balorerekin ondo pasatzeko pentsatua dago Eskola Kirola. Gainera, hainbat baloreren gaineko lanketa egin nahi dugu, esaterako, berdintasuna, inklusibitatea, euskara, gazte-gaztetatik kirol zehatz batean ez espezializatzea, …”, azaldu du Dani Palacios Kirol arloko zinegotziak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu