Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:24 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

Udalak topaketa bat egin du herriko gazteekin, Abadiño Sex zerbitzua ezagutarazteko

Abadiñoko Udalak hilaren 25ean  topaketa bat egingo du herriko gazteekin Pino plazan, Abadiño Sex zerbitzuaren berri emateko. Berdintasun Arloko zinegotzi Janire Morenok esan duenez, zerbitzu horretan aurreko urteetan parte hartutako neska-mutilek azalduko dizkiete herriko beste gazteei zertan den Abadiño Sex zerbitzua, berriro martxan jarri dena Pino Plazan.  «Gure ustez, gazteen bidez helarazten zaizkie ondoen beste gazteei balore onak», esan du zinegotziak.

abainosex_mini

Sexualitate eta berdintasun arloko espezialista talde bat berriro hasi da eskaintzen  Pino Plazako udal lokalean «Abadiño sex» zerbitzua, hau da, gazte eta nerabeei zuzendutako sexualitate eta harremanei buruzko aholkularitza. Ekimen hori sexu aholkularitza eta heziketa emateko eta indarkeria matxista prebenitzeko Udalak abiatua daukan programaren barruan sartzen da.

· Zalantzak · Pino Plazako lokalean aditu talde batek informazioa emango du eta zalantzak argituko ditu astelehenero, 17:00etatik 19:00etara. Gazte eta nerabeei zuzendutako zerbitzua izanagatik, berdin jo dezakete bertara gurasoek, irakasleek eta hezitzaileek. Zentroan sexualitate eta giza-harremanen inguruko gaiak eztabaidatu eta tailerrak eta bideo-forumak antolatuko dira, beti ere sexualitateari buruzko mitoak errausteko eta berdintasuneko baloreak zabaltzeko.

Udala orobat hasi da lanean ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoekin, sexualitateari buruzko uste okerrak argitzeko eta aurreiritziak ezabatzeko.

Zerbitzua ematen duten adituek aholkulzaritza ematen dute baita ere emailez eta sare sozialen bidez helbide hauetan:

sexuaholkularitza@abadiano.org

@abadiñosex (Twitter)

abadiñosex (Facebook).

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu