Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:23 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Abadiño jabekuntza eskolak ikastaro eta tailer berriak antolatu ditu

 

Zabalik dago izena emateko epea Abadiñoko Jabekuntza Eskolaren 2017-2018. Ikasturteko tailer eta ikastaroetan. Horiekin, Bardintasun Arloak “emakumeendako topaketa, prestakuntza eta gogoeta gune bat bultzatu nahi du zeinetan herriko eta kanpoko emakumeek elkarrekin ikasi eta gozatu”, esan du Bardintasun zinegotziak, Janire Morenok.

YAnire Moreno

Janire Moreno zinegotzia. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Morenok azpimarratu du aurtengo egitarauan era guztietako gaiak jorratuko direla, ikastaroak egongo direla hala emakume adinduentzat nola gazteentzat, eta saio horietako batzuetan lantzen jarraituko direla duela zenbait urte aztertzen hasitako zenbait gai, esaterako mikromatxismoak nola borrokatu.

Hona hemen antolatutako ikastaro batzuk: «Zergatik gara feministak? Sarrera feminismoaren historia eta teorietara » (urriak 31 eta azaroak 7 eta 14; guztira 8 ordu); «Autodefentsa feminista» (otsailaren 9tik martxoaren 9ra arte); «Autodefentsa feminista neska gazteentzat «, 14-18 urteko gazteentzat zuzendua (martxoak 23 eta 24).

Beste ikastaro eta tailer batzuk dira: «Nolakoa da gure parte-hartze soziopolitikoa? (otsailak 8 eta 15); «Dotore zahartu» (urtarrila 18tik martxoak 22ra arte); «Geure burua ahaldundu mikromatxismoak aztertuz” (urriak 2tik abenduaren 4ra arte); «Geure burua maitatzen ikasi «, otsailaren 21etik martxoaren 21era arte; «Genero ikuspegiko Mindfulness-a » (apirilaren 9tik maiatzaren 28ra arte), eta «Doinu bidaia » (apirilak 20, 21 eta 22).

· 10 egun · Ikastaro bakoitza hasi baino 10 egun lehenagora arte eman daiteke izena Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, edo bestela emailez helbide honetan: «berdintasuna@abadiano.org«. Matrikula 5€ kobratuko zaie langabetu, ikasle eta jubilatuei, 10€ Abadiñon erroldatutako emakumeei, eta 25€ beste herrietakoei. Udalak haurtzaindegi zerbitzua jarriko die aldez aurretik eskatzen dutenei.

Urritik ekainera bitartean, «Kulturartekotasuna: emakumeen alfabetzate eta jabekuntza taldea” izeneko ekimenarekin jarraituko da. Ekimen horretan emakume etorkinek aukera dute gaztelera lantzeko, eta bertako emakumeek, ostera, etorkinei alfabetzatzen lagunzten dieteu eta haiekin jabekuntza eta kulturartekotasun gune bat partekatzen dute.

Jabekuntza Eskolaren egitarautik kanpo, urriaren 4tik abenduaren 20ra bitartean Udalaren Bardintasun Arloak biodantza ikastaro bat antolatuko du lehen aldiz, irekia gizonei nola emakumeei. Ikastaro horrekin, esan du Morenok, “gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatu nahi da sensibilzazioa eta topaketa landuz».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu