Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:49 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Ikasketek eragindako garraio gastuetarako diru-laguntza atera du Elorrioko Udalak

· Diru-partida 2.500 eurotik 8.000 eurotara handiagotu eta mailakakotasuna ezarri du udalak

Ikasketa zentroetara joaten den garraioa merkeagotu asmoz, unibertsitate eta formakuntza zikloetako ikasleentzat bideratutako diru-laguntzak eskainiko ditu Elorrioko Udalak bigarren urtez. Gainera, aurten diru-partida 2.500 eurotik 8.000 eurotara handiagotuko da, iazko eskaera ikusita. Modu horretan, Elorrioko Udalak irtenbide txiki bat eman nahi dio herriko ikasleek aspaldi aldarrikatutako eskaeretako bati.

Elorrio Bus

Laguntza hau eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, eta urriaren 30a baino lehen eskatu beharko da udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Eskatzaileak 17 eta 30 urte bitartekoak eta Elorrion erroldatuta egon beharko dira. Gainera, azken ikasturtean langabezian egon izana eta gutxienez 36 kreditutan matrikulatuta edo 18 kredituren azterketetara aurkeztu izana baldintza bezala hartuko du Udalak. Bukatzeko, diru-laguntza hauetan mailakakotasuna ezarri du udalak, eta laguntzak familia unitatearen diru sarreren araberakoak izango dira.

Hurrengo urteetarako froga
“Elorriotik ikasketa zentroetara joatea ametsgaiztoa izaten da ikasle askorentzat. Autobus aldaketak, ordutegi txarrak, prezio altuak, … Laguntza honek norabide horretan sakondu nahi du», azaldu du Maitane Lopez zinegotziak.

 

http://www.elorrio.eus/eu-ES/Udala/Idazkaritza/Diru-laguntzak/Kirola_gazteria/Orrialdeak/2017_Subvencionparatransporteporestudiosparajovenes.aspx

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu