Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
11:09 am,
temperature icon 11°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Termitek Elorrioko kasko historikoan daukaten eragina aztertuko du Udalak

Aste honetan herrigune historikoko bizilagunekin bilera egin dute udal ordezkariek, azterketaren nondik-norakoak azaltzeko helburuarekin.

Termitek Elorrioko alde zaharrean https://youtu.be/x-UVESPx-cUduten eragina ezagutu eta gaur egungo egoerak zer-nolako eragina izan dezakeen ezagutu asmoz, Udalak azterketa teknikoa burutuko du datozen hilabeteetan.

“Lehenik eta behin arazoaren diagnostiko bat egin behar dugu, jakin badakigulako hainbat eraikinetan termitak daudela. Elorrioko herrigune historikoa balioan jarri behar dugu, eta horrek ere mantenu lan batzuk eskatzen ditu”, azaldu du Idoia Buruaga alkateak.

Elorrio termitas

· Bederatzi asteko azterketa · 

Urria hasieran herrigune historikoko bizilagunekin bilera egin dute udal ordezkariek, azterketaren nondik-norakoak azaltzeko helburuarekin. Bederatzi astetan luzatuko den azterketa egurrezko egitura daukaten eraikin guztietara bideratuko da. Adituen gomendioz, azterketa udaberri eta uda artean egingo da, garai horretan izaten baitute termitek aktibitate gehien. Modu horretan gaur egun termitek sor ditzaketen arazoen argazki orokorra izango du udalak ondoren ekintza plan zehatz bat gauzatzeko. Dagoeneko, azterketa 21.646 euroren truke Tecnalia enpresari esleitu zaio. el mensaje.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu