Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:43 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Amorebieta-Etxanok Iraunkortasun Plan berri bat prestatu du datozen zortzi urteetarako

Amorebieta-Etxanok 2017-2025erako Iraunkortasunerako Ekintza Plan berri bat du, herrian iraunkortasuna sustatzeko eta datozen zortzi urteetan herria garatzen lagunduko duten ekintzak finkatzeko.

Ekintza Plan berriak 8 lerro estrategiko ditu, esku hartzeko 33 programa eta 132 ekintza. Herriaren egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzuten die eta garapen bidezko eta orekatu baterako urratsak emateko norabidea zehazten du.

Plan berria zehaztu aurretik, herriko lurralde, ingurumen eta gizarte eta ekonomia arloko aldeen diagnosi bat egin da, baita herritarren parte-hartze eta barne koordinazioari lotutakoak ere.

plan sostenibilidad

Plan honekin lortu nahi diren helburu nagusiak ondokoak dira: herriko errealitateari buruzko gogoeta egin, arlo sozioekonomikoari eta ingurumen arloari erreparatuz, benetako Ekintza Plan bat zehaztu, herriko kudeaketan parte hartzen duten eragileentzat tresna eragingarri bat izan dadin eta baita herritarren parte-hartzea bermatu ere.  Zentzu honetan, urte honetan parte-hartze foro bi izan dituzte zornotzarrek eta hauen emaitza agirian islatuta dago.

Amorebieta-Etxanoko Iraunkortasunerako Tokiko Ekintza Planak 2025erako lortu beharreko ondoko helburuak zehazten ditu herrriarentzat:

Natura, paisaia eta historiari lotutako ondarea babestu. Herriko gune naturalen balioa azpimarratu nahi da eta baita herritarrak sentsibilizatu baliabideak behar bezala erabil ditzaten natura kutsatzea saihestuz eta paisaiaren kalitatea hobetuz.

Mugikortasun iraunkorra sustatu. Oinezkoen mugikortasuna, bizikleta erabiltzea eta garraio publiko kolektiboaren erabilera bultzatzeko politikak sustatuko dira.

Energia berriztagarriak sustatu. Helburua udal instalazioetan energia berriztagarriak erabiltzea sustatzea da eta baita klima aldaketaren kontra borroka egiteko sentsibilizazio ekintzak gauzatzea ere.

Baliabide naturalak zentzuz erabiltzea. Hondakin gehiago birziklatzea bultzatu behar da, hondakin gutxiago sortu eta herriko ur kontsumoa gutxituz.

Herritarrek parte hartzea bultzatu. Mekanismo berriak ezarriko dira politika publikoetan herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

Herrian enpresak sortzea bultzatu. Merkataritza sustatu nahi da herriaren jarduera ekonomikoko faktore estrategiko bezala.

Gizarte ongizatea eta bizi kalitatea lortu. Helburua berdintasuna eta integrazioa bultzatzea da, gizarte ekintza arloan zornotzarren bizi kalitatea hobetuko duten zerbitzuak areagotuz.

Euskararen erabilera indartu Euskararen ezagutza areagotu eta erabilera zabaldu nahi da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu