Miren Amuriza berriztarrak lortu du Zallan finalaurrekorako txartela

 Kanpoan ere giro bikaina egin arren, 650 bertsozale inguruk Zallako Mimetiz pilotalekuko giroa lehenetsi zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren final laurdena jarraitzeko: Idoia Anzorandiak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Miren AmurizaEneko Abasolo “Abarkas”Onintza EnbeitaJone UriaOihane Perea eta Odei Barroso, zozketak erabakitako ordenean. Zallako Udalari eta Anitz bertso eskolari eskerrak eman nahi izan zizkion Bertsozale Elkarteak saioaren antolaketak emandako laguntzagatik.

Amuriza

Abarkas iurretarra, Amuriza berriztarra eta Enbeita muxikarra. · ARGAZKIA · Alberto Elosegi

Final laurdenetan zehaztutako ariketak egin zituzten parte hartzaileek: binaka aritu ziren lehenik zortziko handian eta txikian gero; puntu-erantzunetan aritu ziren ondoren; berriro ere binaka hamarreko txikian jarraian; eta, azkenik, kartzelako gaiari heldu zioten: “Jendea harri eta zur utziko lukeen argazkia atera berri duzu; zalantzan zaude gorde ala zabaldu”. Amurizak bere buruari argazkia atera zion emakume helduaren ahotik aritu zen.

Eneko BidegainMaite SukiaJurgi FuentesKarlos IbargurenJon AbrilAitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu ziren epaile lanetan, eta Miren Itziar Basterretxeak eta Joxe Mari Altunak egin zituzten idazkari lanak. Kartzelakoaren ondotik Anzorandiak eman zuen saioko sailkapenaren berri: 700,5 puntu eskuratu zituen Miren Amurizak eta honenbestez Zallako saioa irabazita, finalaurrekoetan abesteko zuzeneko txartela lortu zuen; hain zuzen, Durangoko saioan abestuko du azaroaren 12an, saio horretarako zehaztuta dauden Aitor Mendiluzerekin eta Oihana Iguaranekin batera. Beste bost bertsolariei dagokionez, hauexek izan dira lortu dituzten puntuak: Jone Uriak 662; Odei Barrosok 650; Onintza Enbeitak 640,5; Eneko Abasolo “Abarkas”ek 615,5; eta, Oihane Pereak 591,5.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.