Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:55 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Miren Amuriza berriztarrak Durangoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 12an

Izaskun Ellakuriaga

Finalaurdenak amaitu eta urriaren 28an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa finalaurrekoen fasean sartuko da. Ikusmin handia izaten dabilen txapelketa da. Oraindik ez dira finalaurrekoak hasi eta dagoeneko, abenduaren 17an BECen jokatuo den finalerako sarrera guztiak agortu direla iragarri dabe Bertsozale Elkartetik asteburu honetan.

Entrevista a los hermanos bertsolaris Amuriza

Miren Amuriza 2014an. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Finalaurrekoek bi buelta izango dute. Lehenengo lau saio izango dira urriaren 28an hasita, Bastida, Irun, Maule eta Durangon. Punturik gehien jasotzen duten bertsolariak hiru saioko bigarren bueltan kantatuko dute: Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean.

Durangaldekoei dagokionez, Miren Amurizak bakarrik egin du aurrera txapelketan, Zallako finalaurdeneko saioa irabazi eta zuzeneko txartela lortuta. Igor Elortzak, berriz, finalaurrekoetan hasiko du txapelketa, aurreko txapelketan finalean kantatu zuelako. Igor Elortza izango da bietan lehenengoa oholtza gainera igotzen fase honetan. Bastidan, urriaren 28an kantatuko du. Agin Laburu, Jon Martin, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colina izango dira berekin batera.

Miren Amurizari Durangoko saioa egokitu zaio. Azaroaren 12an Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran bertsolariekin kantatuko du. Saioa, Landakogunean izango da arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak salgai jarraitzen dute www. Bertsosarrerak.eus atarian. 15 eurotan sarrera arrunta, 8 eurotan 6-16 urte arteko gaztetxoentzat eta 12 eurotan bazkideentzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu