Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:44 am,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Elorrioko Udalak aurrekontu partehartzaileen arrakasta nabarmendu du

· 12 eta 20 urte artean erroldatuta dauden 620 gazteetatik, 360k hartu du parte udaletik martxan jarritako egitasmoan (%58)

Elorrioko Udaleko ordezkariak “oso pozik” agertu dira herriko gazte eta nerabeen artean burututako Aurrekontu Partehartzaileekin. Izan ere, herrian erroldatuta dauden 12 eta 20 urte arteko 620 gazteetatik, erdiak baino gehiagok, 360k, hartu du parte.

2017-11-02-PHOTO-00000438

Azken urtean nerabe eta gazteekin batera landutako Gazte Diagnosia osatu du Elorrioko Udalak, eta aurtengo Aurrekontu Partehartzaileak adin tarte horretara bideratu dira. Modu horretan, diagnosi horretan ondorioztatutako neurriak Ekintza Plan batean batu eta gazteei neurri horiei lehentasuna emateko aukera eman diete udal ordezkariek. Hurrengo urtean, berriz, Udala lehentasun horiek gauzatzen saiatuko da.

“Benetan pozik gaude jasotako erantzunarekin. Herriko ikastetxe guztiek lagundu gaituzte prozesu honetan, eta eskertzekoa da uneoro erakutsi diguten prestutasuna. Gazteei dagokionez, amestutako Elorriorako ekarpen eta iritzi ugari helarazi dizkigute. Udalaren eta gazteen arteko distantzia ahalik eta txikiena izatea nahi dugu, eta horretarako komunikazio bide berriak jorratu behar ditugu. Beraiek dira Elorrioren etorkizuna”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Bestalde, azaroaren 16ean, ostegun honetan, bilera ireki bat egingo du gobernu taldeak, hurrengo urterako inbertsio nagusiak azaldu eta herritarren iritzi eta proposamenak jasotzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu