Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
2:30 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

DURANGALDEKO BERBALAGUN · «Praktikatu eta bizi!»

Testua: Durangaldeko Berbalagun

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Durangaldeko Berbalagun programa. Dagoeneko 17 urte igaro dira, Elorrion, eskualdeko lehenengo Berbalagun egitasmoa abiatu zenetik eta, ordutik, eskualdeko gainontzeko herrietara ere hedatu da. Esan genezake, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indar handia izaten jarraitzen duela gure eskualdean, 200 pertsona baino gehiagok parte hartu zutelako iazko urtean eta aurreikuspenen arabera aurtengo datuak ere ez direlako makalak izango. Oraingoan ere, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu eta bizi lemapean.

prentsaurrekoa

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, eta Berbalagunek euskaltegi eta kalearen arteko zubi lana egiten jarraitu beharra dauka. Proiektuko partaideek euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango dute. Egitasmo honetan edozeinek har dezake parte: euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle edo euskaraz mintzatu edo ikasi nahi dutenek besteak beste.

· Helburua · Berbalagun egitasmoak ekintza osagarriak ere antolatzen ditu, Berbalaguneko partaideei eta gainontzeko herritarrei zuzenduta. Ekintza hauen helburua, herritarrei euskaraz, bestelako jarduerak egiteko aukera ematea da.Urtero egin ohi diren kultur lehiaketa edo mintzodromoaz gain, aurten, bestelako ekintza batzuk ere badaude aurreikusita: ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, leihaketak, irteerak… Horietan guztietan, dohainik parte hartzeko aukera izango du herritar orok.

Berbalagun guztiek bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila eskuratu ahalko dituzte. Izena eman nahi dutenek Durangaldeko AEK euskaltegietan, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, udaletako euskara zerbitzuetan edo kultur etxeetan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (639 400 786) edo e-mailez (durangaldea@aek.org ) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: www.durangaldea.blogspot.com

Anima zaitez!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu