Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:54 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

GUTUNA · EH BILDU DURANGO · Aurrekontu partehartzaileen asanblada

BILDU LOGO

Testua: Durangoko EH Bildu

Urtea bukatzear dago, eta honekin batera, Udalean hasi beharra dago aurrekontuei buruz hitz egin eta eztabaidatzen 2018 urterako. Jakingo duzuen moduan, 2017ko aurrekontuak ez ziren eztabaidatu ere egin, Gobernu Taldeak ez baitzituen Osoko Bilkurara eraman bertan onartu edo baztertzeko. Beraz, PNV-PSEren Gobernu Taldearen utzikeria eta gestio txarraren beste adibide baten, urtebete pasa dugu inolako aurrekonturik gabe. 2018a gainean da baina, eta EH Bildutik beharrezko ikusten dugu herritar eta eragileekin urte berriaren aurrekontuei buruz berba egitea.

Horretarako, aurrekontuak modu partehartzaile baten jorratu eta bertan EH Bilduk planteatuko dituen gauzak herritarren nahiekin bat joateko, asanblada irekia deitu dugu hurrengo astean, asteartean, hilak 21. Asanblada ireki hau Udal Euskaltegiko aretoan (Saibi Kalea 10) izango da 19:00tan.

Esan bezala, bertan 2018ko aurrekontuei buruz eztabaidatu nahi dugu, eragile, elkarte eta herritarren iritzia jaso eta proposamen hauek Udalean planteatzeko. EH Bilduren ustea da aurrekontu batzuk jendearekin batera egin behar direla, herritarren benetako beharrizanak ezagutu eta horren arabera planteamenduak egiteko. Gobernu Taldeak hori egingo ez duela ikusirik, gure kabuz iniziatiba hartzea erabaki dugu, auzoetako beharrizanak jakiteko auzo asanbladak egiten ditugun modu berean.

Hori dela eta, herritar eta eragile guztiengana jo dugu, Durangoko biztanle eta eragile moduan, Durango nola hobetu ahal dugun ideiak eman diezazkiguten. Eta herria hobetzetik haratago ere, Udalak herritarrekin eta eragileekin duen harremana nolakoa den eta nolakoa izatea nahi duten jakiteko.

Horregatik, berriro ere, azaroak 21an egingo dugu aurrekontu asanblada, 19:00tan Udal Euskaltegian (Saibi kalea, 10).

Durangoko EH Bildu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu