Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:19 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 29 Km/h

DURANGOKO AZOKA GUNEZ GUNE MUGALARIN · ‘Areto Nagusia’n 44 aurkezpen edukiko dituzte

Durangoko Azoka

Azokako partaideen zabalkunde lanen aurkezpenek eta Gogoetaren Plazako solasaldi eta mahai-inguruek osatzen dute Areto Nagusiaren programazioa. Zabalkunde lanei dagokienez, guztira, 44 aurkezpen edukiko ditugu, denetarikoak: politika, gizarte gaiak, etab.

Horien artean “Sormen Prozesua literaturan” mahaingurua edo hainbat libururen aurkezpenak egongo dira. Begiratu programan, ziur gaude zuen gustuko gaiak aurkituko dituzuela.

AZOKA 2016 IBAN GORRITI2

Areto Nagusia. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Gogoetaren Plazak, laugarren urtez, kulturgintzaren hausnarketak eta eztabaidak Azokaren bihotzera eramango ditu hiru egunetan zehar. Egunero kazetari ezberdin batek gidatuko ditu saioak: goizero buruz buruko bana eta arratsaldero mahai-inguruak.

Azken hauetan, hiru gai desberdin landuko dira: abenduaren 8an “Bidasoako zubia”n Hego eta Ipar Euskal Herriko mugak sorkuntzan dituen mugei buruz arituko gara, abenduaren 9an “Sarerako sortzen” den sorkuntzari erreparatuko diogu eta abenduaren 10ean nerabezaroan kulturarekin dugun harremanaz hausnartuko dugu “Teen Kultura”n.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu