Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:15 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza programa zabal bat antolatu du Gabon hauetarako

Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabon hauetarako. Abenduaren 13tik urtarrilaren 13ra bitartean zornotzarrek kirola, musika eta kulturaz gozatzeko aukera izango dute. Programazioa gaur, abenduak 13, abiatuko da 17:30ean Herriko plazan. Bertan Gabonetako argiak piztuko dira.

20.12.2016 Gabonetako Kontzertua

Ekitaldian Zubiaur Musika eskolako ikasleek musika joko dute. Aldi berean txokolatada eta haurrentzako tailerrak egongo dira.

· Musika, antzerkia eta kirola · Abenduaren 15ean Zornotza Aretoan Iberian Gangsters ikuskizuna egongo da.  Benetako korrupzio kasu batean oinarritutako lehenengo antzezlana da.  “La corrupción está cantada” lelopean Meridional Produccionesek komedia hau taularatuko du, zuzeneko musikarekin.

Abenduaren 16an, 20:00etan, Zelaieta Zentroan “Not in my town” film laburren sari banaketa egongo da. 11 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago eta helburua gaztetatik diskriminazioari aurre egitea da. Lehiaketan lau sari banatuko dira. Bi epaimahaiak emango ditu eta bi publikoak eta egunean bertan emango dira.

Urtero bezala, Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du.  Abenduaren 22an izango da 21:00etan Zornotza Aretoan.  Aurten ere Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ordubetez musika korala eta instrumentala partekatzeko gonbita egingo digute giro atsegin, alai eta parte-hartzaile batean. Aurreko edizioetan bezala, estilo desberdinetako obra eta abestiak entzun ahal izango dira, talde bakoitzak bere ikutua emango diolarik.

Abenduaren 23an Amorebieta-Etxanoko kaleetan gabon-kantak entzun ahal izango dira herriko koru eta txistularien eskutik.  12:30ean hasiko dira kalerik kale eta 13:30ean Kalbario plazan amaituko dute, koru guztiek batera “Mesias Sarritan” abestuko dutelarik. Egun berean, 20:00etan Zelaieta Zentroan gazteei zuzendutako ikuskizun bat egongo da: “Nun ikusiot nik zure aurpegixe 2017”

Abenduaren 28an bestalde, txotxongiloak izango dira protagonistak. La Ressistens konpainiak Zornotza Aretoan “Kontu-kantari 2” ikuskizuna aurkeztuko du. Lan honek gure memorian ditugun abestiak ekarriko dizkigu, beste estilo batzuekin.  Txotxongiloez eta musikaz familian gozatzeko aukera paregabea izango da.

Datorren urtarrilaren 7an Amorebieta-Etxanon atletismoko nazioarteko krosa izango da. Club Deportivo Zornotzak antolatutako ekitaldi honek kirol honen zaleak batuko ditu.

Gabonetako programazioarekin amaitzeko, urtarrilaren 13an, 18:00etan, Amorebieta IV pilotalekuan, Bikarte elkartearen aldeko koru kontzertu bat egongo da.

· Gabonetan Jai · Abenduaren 26tik 30era goizez zein arratsaldez Zelaieta Zentroko pilotalekuan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da. Tailerrak, puzgarriak, musika, emanaldiak…, denetik egongo da umeek Gabonetako oporrak gozatu ditzaten.

Sarrerak hiru euro balioko du eguneko eta hamabi euro bost egunetarako bonu bat eskuratuz gero.

· Gauero gabonetan · Abenduaren 26tik 30era 10 urte baino gehiago dituzten zornotzar gazteek beraientzat prestatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute. Esate baterako, mahai-jolasak, bideo-jokoak, errealitate birtuala, futbolina edota bestelakoak.  Guzti hori 17:00etatik 21:30era egongo da Zelaieta Zentroan.

· Olentzero · Abenduaren 24 guztietan bezala, Olentzero menditik jaitsiko da zornotzar guztiei agur egitera, gau osoko lanari ekin aurretik. 18:00etan neska-mutikoak Herriko plazara joan daitezke Olentzerori Gabonetarako zer eskatu duten esateko. Era berean, Olentzeroren etorrerari aurrea hartzeko, hala nahi duten zornotzarrek Belatxikietako igoera tradizionalera joateko aukera izango dute, goizeko bederatzi eta erdietatik aurrera.

· Gabon zaharrak · Zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin. Hau abenduaren 31n izango da eta 16:30ean Zubiondon hasiko da.

· Erregeen kabalgata · Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Amorebieta-Etxanoko neskato-mutikoek Ekialdeko Errege Magoei ongi-etorria emango diete Udalak antolatutako ohiko kabalgatarekin.  Argi eta kolorez beteriko ikuskizuna izango da eta herritar guztiei parte hartzeko gonbita egiten zaie. Ibilbidea Gudari kalean hasiko da 18:00etan eta Herriko plazan amaituko da. Han nahi duten umeek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu