Beste urte batez, San Agustin Kulturguneak kalitatezko ikuskizun anitzen aldeko apustua egun du

Beste urte batez, Durangok Durangaldeko herritarren kulturaren eta ezagutzaren hedapenaren aldeko apustua egingo du. Zentzu horretan, Aitziber Irigorasek, Durangoko Alkateak eta Arantza Arrazolak, San Agustin Kulturguneko koordinatzaileak, gaur goizean, prentsaurrekoan, San Agustin Kulturgunearen programazioa ezagutzera eman dute, zeina aurten, adin guztiei zuzendutako ekintzez osaturik egongo dena.

Programación San Agustin Kulturgunea

Aitziber Irigoras eta Airantza Arrrazola. PHOTO. Durangoko Udala

2018. urteko lehen hilabete hauetan, aisialdi eta kultura espazioak kalitate handiko eta era guztietako 15 ikuskizun antolatu ditu guztira: antzerkia, musika, dantza, etab. Nabarmentzekoa da, beste batzuen artean, “Lyceum club”, emakumearen interesen alde borrokatu zuen eta bere hezkuntza, kultura eta garapen profesionala sustatu zuen Estatuko lehen klub feminista gogoratzen duen emakumeari eskainitako omenaldia.

· Topaklown · Aste Santu inguruan, Durango, beste behin, eta seigarren urtez jarraian, clown-a praktikatzen duten pertsonen topagune izango da. San Agustineko koordinatzailea den Arantza Arrazolak gogorarazi du “Topaklown” ekimenean parte hartzeko izena emateko epea, urtarrilaren 15ean, astelehena, hasiko dela. Topaketaren barruan ospe handiko irakasleek zuzendutako 9 ikastaro eta 9 ikuskizun eskainiko dira. Guztira, 160 plaza eskainiko dira.

Bestalde, Aitziber Irigoras, Durangoko alkateak nabarmendu du “Udalak eta San Agustinek lekuko talde artistikoen alde apustu egiten du, euren proposamenak programazioan sartuz, betiere, artisten eta ikusleen arteko erlazioa bilatuz, Durangon, arteak eta kulturak bizirik jarrai dezaten”. Izan ere, hiru hilabete hauetan zehar, “asko izango dira San Agustin Kulturgunean bilduko diren profesional durangarrak: Ion Ugarriza, Eneko Sagardoy, Haritza Rodriguez, Miren Larrea edo Unai Iturriagaren testuak, besteak beste”.

· Gaboneta, Maluta · Gaurko aurkezpenak, halaber, Gabonetan zehar programatu diren ekintzen balantzea egiteko ere balio izan du. Betiko egitarauaz gain, bestelako ekintza bereziak ere eskaini dira, besteak beste: gabon kanta kontzertuak, ekintza musikalak edota zirku-galak. Zentzu honetan, nabarmentzekoa da publiko familiarrari zuzendutako “Maluta”, ikuskizuna, aurten, 1.000 ikus-entzule bildu dituena.

· San Agustineko bazkide egin zaitez · Durangarrei kultura gerturatzen jarraitzeko helburuarekin, “San Agustinen bazkide egin zaitez” kanpaina jarri da martxan. Helduek 25 € eta umeek 5 €-ren truke, urtean zehar abantaila izugarriez gozatzeko aukera izango dute.

Programazioaren inguruko informazio gehiago:
San Agustin Kulturgunea
94 603 00 21
sanagustin@durango.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

One Response to “Beste urte batez, San Agustin Kulturguneak kalitatezko ikuskizun anitzen aldeko apustua egun du”

  1. vecino de durango dice:

    Aitziber, menos fotitos y mas trabajar por y para el pueblo, que se te ven en las fotos muy a menudo , alguna fotito de la inseguridad que hay en el pueblo, falta de luminosidad que llevamos mucho tiempo padeciéndola, me gustaría verte en una fotito paseando por la Kalle komentu kale o calle de los jesuitas de noche que da verdadero miedo pasar por allí a ciertas horas de la tarde-noche, y muchos más lugares del pueblo. Por el bien del pueblo te pido que dejes el puesto y que lo ocupe alguien más competente que tú.

Deja un comentario

- Obligatorio

- Obligatorio