Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:50 am,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak jarduera komertziala bultzatu nahi du Txiki Otaegi kalean

 

  • Udalak kale honetan dauden denden 29 pertsiana apaindu ditu
  • Proiektu hau merkataritza guneak hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren Hirigune programaren barruan kokatuta dago
  • Lanak egiteko hilabete behar izan da eta 12.826 euro behar izan dira

Amorebieta-Etxanoko Udalak Txiki Otaegi kalean dauden hainbat dendetako pertsianak apaindu ditu. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak sustatutako Hirigune programaren barruan kokatuta dago. Programaren helburua kale edo gune batzuk egokitu eta merkataritzarako erakargarriago bihurtzea da, betiere azken helburua jarduera ekonomikoa bultzatzea delarik.  

persianas Txiki Otaegi 7

Horretarako Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ekonomi Sustapen eta Enplegu Sailak 29 pertsiana margotu ditu Txiki Otaegi kalean. Gune eraberritu honek ingurua erakargarriagoa egiten du eta auzokideek inguruan hobekuntzak egiteko egindako eskariari erantzuten die.  Gunea birgaitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udala inguruko 21 lokalen jabeekin harremanetan jarri da. Hauetatik 20 izan dira proiektuan parte hartu dutenak.

Apainketa lanak hiri diseinuan aritzen den enpresa garrantzitsu batek egin ditu hilabeteko epean. Proiektua gauzatzeko 12.826 euro behar izan dira.

persianas Txiki Otaegi 1 persianas Txiki Otaegi 3 persianas Txiki Otaegi 4 persianas Txiki Otaegi 8 persiannas Txiki Otaegi 2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu