Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:55 am,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

GUTUNA · DURANGOKO BILGUNE FEMINISTA · Martxoak 8, greba feminista

carta

GUTUNA · Durangoko Bilgune Feminista

Martxoaren 8an greba feministarantz goaz Euskal Herrian. Ez da greba klasikoa izango soilik, baizik eta mugimendu feministak herriz herri diseinatzen ditugun ekintzek osatuko dute greba.

Baina… zer aldarrikatu nahi da?

m8greba

Etxeko eta zaintza lanak, lan bezala aitortzea, egungo sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker mantentzen dela ikusaraztea, lan hauek gizartearen ongizatea eta aberastasuna ahalbidetu eta sortzen dutela eta bizitza eta pertsonak egon behar dutela sistemaren erdigunean, eta ez egun dauden moduan merkatuak.

Vaga de Totes daukagu adibide, zaintza lanei ikusgarritasuna emateko Bartzelona inguruan 2014ean emandako mugimendua. Greba honekin, langabetuak, prekarioak, etxekoandreak, etxeko langileak, sexu-langileak, paperik gabeko etorkinak, erretiratuak eta lan mundu produktiboaren martxa ahalbidetzen duen lan erreproduktibo guztia egiten duten pertsonen eskubideak aldarrikatu zituzten.

Baina, zer da emakumeen greba bat? Zer da greba feminista bat? Greba iruditegi eta kontzeptua aldatu edota birpentsatu nahi dugu; sare bat sortu, ikustezinak diren lanak ikustarazi, aitortza egun bat izatea…

Horretarako, greba feminista gure erara diseinatzen hasteko, Durangoko Plataforma Feministak urtarrilaren 21ean asanblada ireki bat antolatu du Andragunean, goizeko 11:00etan (deialdiaren kartela emailean atxikituta topa dezakezue). Bertan, hainbat arlo ezberdinetako emakume langileak batuko gara eta martxoaren 8rako ditugun ideia eta proposamenak landuko ditugu. Guk aldarrikatu nahi dugunaren arabera, greba klasikoari formatu berri bat emango diogu eta, horretarako, Durangoko emakume langile guztien ikuspuntua ezinbestekoa da.

Besterik gabe, asanbladan (eta prozesu guzti honetan) parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu