Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:05 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 75 Km/h

Berrizko Udalaren euskarazko ereduak sustatzeko kanpaina

Berriz, Bizkaiko beste 32 udalerriekin batera, euskarazko ereduak sustatzeko kanpaina jarri du martxan Euskara Udal Sailatik Alkarbide bilguneak, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak koordinaturiko kanpainaren barnean.

Irria aldizkaria

2018-2019 ikasturtean eskolatzeko helburuz, umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da. Hori horrela, 2-3 urteko umeak dituzten Berrizko familiek ‘Euskaraz bizi, euskaraz ikasi’ izeneko diptikoa eta Irrien Lagunak klubaren Irria aldizkariaren ale berezi bat hartuko dute.

Kanpaina honen helburu nagusia dugu euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta.

Kanpaina honetan parte hartzen duten gainontzeko herriak honako hauek, dira: Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Enkarterriko Mankomunitatea (Artzentales, Galdames, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla), Etxebarri, Gatika, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio) Urduña, Zaldibar eta Zierbena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu