Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:47 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko ‘On Egin’ kanpaina bultzatu du Elorrioko Udalak

Guztira, 1.971 pertsonek jasotzen dute hondakin organikoa era sailkatuan Elorrion, biztanleen %26ak. Datu horiek hobetzeko beharra nabarmendu dute udal ordezkariek.

FullSizeRender 6 copia

Duela aste batzuk hondakin organikoen bilketa sustatzeko «On egin» kanpaina martxan jarri zuen Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak. Orain, berriz, bilketa sistema horrek Elorrion izan dituen datuak ezagutarazi eta Amankomunazgoaren kanpaina berrindartzeko asmoa adierazi du bertako udalak.

Izan ere, 2017ko abenduaren 31an jasotako azken datuen arabera, 1.917 elorriarrek jasotzen dute hondakin organikoa era sailkatuan: 1.466 pertsonak edukiontzi marroiaren bidez eta beste 451 pertsonak auto-konpostaiaren bitartez. Horrek elorriarren %26a suposatzen du, Mankomunitateak hondakinak kudeatzen dituen herrien %21eko batez bestekoa baino %5 altuagoa.

Hala ere, datuok hobetzeko ahaleginean jarraitu behar dela nabarmendu dute Elorrioko udal ordezkariek: “Guk geuk eta gure ondorengoenek ahalik eta Elorrio osasuntsuena izan dezagun lanean jarraitu behar dugu denon artean. Gure baitan hasten da hondakinak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko ardura, eta, bide horretan, badaukagu zer hobetu. Inguruko herriekin alderatuz datuak onak diren arren, datuak hobetzeko konpromisoa izan beharko genuke”, adierazi du Xabier Dominguez Ingurumen zinegotziak.

· Birziklatzeko erraztasunak · Edukiontzi marroiak erabiltzeko giltza-sistema ezarri du Amankomunazgoak, beraz erregistratutakoek soilik erabil dezakete. Izena emateko hainbat modu daudela nabarmendu dute Amankomunazgotik: 94 623 25 22 telefonora deituta edo korreo elektronikoz al21.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita.

Amankomunazgoak beharrezko materiala emango die izena ematen duten guztiei, informazio-prestakuntza saioan parte hartu ondoren: Besteak beste, tapa eta aireztapendun 10 litroko plastikozko ontzia, poltsa auto-konpostagarriak; bota daitezkeen hondakinen zerrenda eta edukiontzia zabaltzeko giltza eskainiko zaie.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu